Kokapena Artegako Gaztelua
A8 autobidetik bagoaz, Bilbo nahiz Donostiarako bidean; Zornotza eta Gernikarako irteera hartu beharko dugu. Autobidetik irten eta Gernikara abiatuko gara, Zornotzako hirigunea zeharkatu behar izan gabe, BI-635 errepidetik. Zornotzara N-634 errepidetik ere hel gaitezke (autobidea erabili behar izan gabe). Gernikako sarreran Laida eta Lagako hondartzetara doan saihesbidea hartuko dugu. Saihesbidea zeharkatu eta gero, hiru kilometrotara gutxi gorabehera, Kortezubiko herrira helduko gara. Bertatik Gazteluko dorre handientsua ikus daiteke, Arteagako udalerrian, aurrekoaren ondoan.




