Ingurunea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Toki interesgarri ugari bisitatzeko aukera oso zabala da eremu honetan. Urdaibaiko Parke Naturala, Unescok Biosfera Erreserba izendatutakoa, gune turistikorik erakargarriena da zalantzarik gabe, bertako izadi, landa paisaia, hondartza eta historiaurreko aztarnategiekin gozatzeko.
Honen kokapenari esker, ibilaldi labur batetan, Bizkaiko eskualde ezberdinetako herriak bisita daitezke, adibidez Lea-Artibai edo Busturialdekoak.

           
    
TOKI INTERESGARRIAK  
    
GERNIKA  
    

Herri hau, XIV. mendean eraikitakoa eta Gerra Zibilean zehar Franco jeneralaren "zerbitzura" zegoen Alemaniako hegazkin eskoadroi batek suntsitutakoa, hiri aberatsa eta bizia bihurtu da. Zure bisitan zehar baserriko produktuen azoka zalapartatsuak topa ditzakezu: gazta, txakolina, barazkiak, ...eta batez ere, ez ahaztu Batzar Etxea eta haritz ospetsua bisitatzen, azken honetan egiten baita Erdi Arotik Bizkaiko legeak obeditzeko zina. Gaur egun, enbor zaharraren ondoan, 1979an landatutako haritz bat hazten da, eta hortik hurbil Bakearen parkea bisitatu dezakezu, Chillida eta Henry Moore artisten eskulturak dituena.

 
    
BERMEO  
    

Bermeo, itsasondoan bazterturik, Bizkaiko marinel herri nagusietako bat da. Bertako arrantza portua eta hirigune historikoa paregabekoak dira. Arrantzak Bermeoren historia bete egin du, eta horrela adierazten du horren blasoian agertzen den baleak. Erdi Aroko izaera duen hirigunea eraikin eta kalezulo estuen sinfonia bat da, eta portutik aldapan igotzen da.
Bermeoko kostaldearen aurrean Izaro uhartea dago, luzea eta zetazeo itxuraduna.

 

 
  
MUNDAKA  
    

Ipuin irudia duen marinel portu bat ezagutu nahi baduzu, udalerri hau bisitatu behar duzu, Mundakako itsasadar ospetsuaren ahoan bertan kokatutakoa. Kolore guztietako itsasontziak daude hemen, kai multzo lasai batek babesturik. Leku honetan, arrantzaleekin nahasturik, surflari asko ere ikus daitezke, toki guztietatik etorritakoak Mundakako olatu luzeekin gozatzeko.

 
  
ELANTXOBE
  

Elantxobe, Ogoño lurmuturreko arroka puska izugarriak babesturik, goialdetik arrantza portu txikira jaisten den mendi-hegal aldapatsu batetan zehar hedatzen da. Etxeak, aldapan tarteka jarrita, elkarren artean euskarritzen dira; Artista, margolari eta argazkilari asko inspiratu dituzten xarma eta originaltasun bereziak emanez. Bisitariarentzako aholku bat: Ez ahaztu zure argazki makina. Bertako tabernaren batetan indarrak berreskura daitezke.

  
EA
  

Udalerri atsegin hau ibai baten bokalearen bi bazterretan zehar hedatzen da eta zubi xelebre batzuk ditu. Bertako portuak bokalearen egoera aprobetxatzen du. Teilatuen gainean San Joan Bataiatzailearen eliza errenazentistaren lauki-formako dorrea nabarmentzen da. Ibaiaren bi ertzetan zehar lerroan jarritako etxeek korridore estu bat eratzen dute, hondartza batetan bukatzen duena. Zubi zahar eta estu batek paisaia apaintzen du, ibilbideari zapore berezi bat emanez.

  
OGOÑO LURMUTURRA  
    

Ogoño Lagako hondartza eta Elantxobeko hirigunearen artean dago. Gautegiz-Arteagatik Ibarragenlura kostaldetik doan errepidean dago (BI-3234).
Horma bertikalak dituen kareharrizko masa izugarria da, eta Laga eta Elantxobe bereizten ditu. Elementu geologiko hau kostaldeko higadura diferentzialaren adibide hobezina da, harkaitz eta labarrak sortzen baititu.

 
  
LAIDA ETA LAGA
  

Ogoñoko lurmuturra eta Mundakako itsasadarraren artean daude hareatza eder hauek, eta hauetatik hurbil Izaro uhartea ikus daiteke. Haitz handi hau Mundakak eta Bermeok, antza denez, uhartearen jabetzari buruz duten eztabaida zaharra gogoratzen duen jai ospakizun baten helmuga da. Lurraldearekiko adostasunik eza erabakitzeko, bi herriek estropada bat antolatu zuten eta Izarora heltzen zen lehena uhartearen jabea izango zela hitzartu zuten. Bermeok irabazi zuen eta ordutik aurrera jaia ospatu da urtero, hain zuzen ere uztailaren azken egunetan.

  
GAZTELUGATXE  
    

Bakioko kostaldean, itsaso erdian dagoen haitz arrokatsu baten gainean, baseliza zahar hau dago. Bertara heltzeko 200 maila baino gehiagoko eskailera bat igo behar da, harrian bertan egindakoa. Honen profila Kantauri Itsasoko ertz osoan dauden liluragarrienetako bat da, eta kostaldeko puntu ezberdinetatik ikus daiteke. Guk Eneperi jatetxearen inguruetatik ikustea gomendatzen dizugu, honek Euskal Herriko bilduma etnografiko ederra ere gordetzen baitu.

 
  
SANTIMAMIÑE KOBAK
  

Laidarako bidean Kortezubiko ibar ederra zeharkatzen dugu. Kartel batek Santimamiñe kobarako bidea erakusten digu. 1916an aurkitu eta hondeatu ziren. Hauen pintura gela handiaren kalitatea Altamirakoaren antzekoa da.
Gaur egun publikoari itxita daude hondatu ez daitezen. Nolanahi ere, pena merezi du harpea bisitatzeak (dohainik). Astelehenetik ostiralera, 10etatik 18etara. Bisita ordu bakoitzeko 15 pertsona sartzen dira.

Bertatik ere Omako baso sorginduan sartu ahal izango gara, Agustin Ibarrola eskultoreak margotutako zuhaitzekin apaindutakoa; Eta Basondo izadi zentroa.

 
  
LEKEITIO
  

Ez da halabeharrez Bizkaiko kostaldeko herri jendetsuenetako bat. Portu miresgarria, marinelen taberna eta jatetxez beteriko giro bizia eta bale ohitura luzea du, azken hau bertako armarrian ageri delarik, zetazeo hauetako bat arpoiaz jotzen duten arrantzale batzuen irudian. Halaber, bertako hiru esparru hesiztatuen hondakinak, jauregi batzuk, XVIII. mendeko Udaletxe bat eta eliza gotiko eder bat kontserbatzen ditu. Aintzakotzat hartu musika kiosko dotorea, eta astirik baduzu, hurbil zaitez Santa Katalina itsasargira, itsasadarraren bista bikainak baititu.