|
Ingurunea |
| |
| |
Toki interesgarri
ugari bisitatzeko aukera oso zabala da eremu honetan.
Urdaibaiko
Parke Naturala, Unescok Biosfera Erreserba izendatutakoa,
gune turistikorik erakargarriena da zalantzarik gabe,
bertako izadi, landa paisaia, hondartza eta historiaurreko
aztarnategiekin gozatzeko.
Honen kokapenari esker, ibilaldi labur batetan, Bizkaiko
eskualde ezberdinetako herriak bisita daitezke, adibidez
Lea-Artibai edo Busturialdekoak.
|
|
 |
| |
|
| TOKI INTERESGARRIAK |
|
| |
|
| GERNIKA |
|
| |
|
| Herri hau, XIV.
mendean eraikitakoa eta Gerra Zibilean zehar Franco
jeneralaren "zerbitzura" zegoen Alemaniako hegazkin
eskoadroi batek suntsitutakoa, hiri aberatsa eta bizia
bihurtu da. Zure bisitan zehar baserriko produktuen
azoka zalapartatsuak topa ditzakezu: gazta, txakolina,
barazkiak, ...eta batez ere, ez ahaztu Batzar Etxea
eta haritz ospetsua bisitatzen, azken honetan egiten
baita Erdi Arotik Bizkaiko legeak obeditzeko zina. Gaur
egun, enbor zaharraren ondoan, 1979an landatutako haritz
bat hazten da, eta hortik hurbil Bakearen parkea bisitatu
dezakezu, Chillida eta Henry Moore artisten eskulturak
dituena. |
|
| |
|
| BERMEO |
|
| |
|
| Bermeo, itsasondoan
bazterturik, Bizkaiko marinel herri nagusietako bat
da. Bertako arrantza portua eta hirigune historikoa
paregabekoak dira. Arrantzak Bermeoren historia bete
egin du, eta horrela adierazten du horren blasoian agertzen
den baleak. Erdi Aroko izaera duen hirigunea eraikin
eta kalezulo estuen sinfonia bat da, eta portutik aldapan
igotzen da.
Bermeoko kostaldearen aurrean Izaro uhartea dago, luzea
eta zetazeo itxuraduna. |
|
| |
| MUNDAKA |
|
 |
| |
|
| Ipuin
irudia duen marinel portu bat ezagutu nahi baduzu, udalerri
hau bisitatu behar duzu, Mundakako itsasadar ospetsuaren
ahoan bertan kokatutakoa. Kolore guztietako itsasontziak
daude hemen, kai multzo lasai batek babesturik. Leku
honetan, arrantzaleekin nahasturik, surflari asko ere
ikus daitezke, toki guztietatik etorritakoak Mundakako
olatu luzeekin gozatzeko. |
|
| |
| ELANTXOBE |
| |
| Elantxobe,
Ogoņo lurmuturreko arroka puska izugarriak babesturik,
goialdetik arrantza portu txikira jaisten den mendi-hegal
aldapatsu batetan zehar hedatzen da. Etxeak, aldapan
tarteka jarrita, elkarren artean euskarritzen dira;
Artista, margolari eta argazkilari asko inspiratu dituzten
xarma eta originaltasun bereziak emanez. Bisitariarentzako
aholku bat: Ez ahaztu zure argazki makina. Bertako tabernaren
batetan indarrak berreskura daitezke. |
| |
| EA |
| |
| Udalerri
atsegin hau ibai baten bokalearen bi bazterretan zehar
hedatzen da eta zubi xelebre batzuk ditu. Bertako portuak
bokalearen egoera aprobetxatzen du. Teilatuen gainean
San Joan Bataiatzailearen eliza errenazentistaren lauki-formako
dorrea nabarmentzen da. Ibaiaren bi ertzetan zehar lerroan
jarritako etxeek korridore estu bat eratzen dute, hondartza
batetan bukatzen duena. Zubi zahar eta estu batek paisaia
apaintzen du, ibilbideari zapore berezi bat emanez. |
| |
| OGOŅO LURMUTURRA |
|
 |
| |
|
| Ogoņo Lagako hondartza
eta Elantxobeko hirigunearen artean dago. Gautegiz-Arteagatik
Ibarragenlura kostaldetik doan errepidean dago (BI-3234).
Horma bertikalak dituen kareharrizko masa izugarria
da, eta Laga eta Elantxobe bereizten ditu. Elementu
geologiko hau kostaldeko higadura diferentzialaren adibide
hobezina da, harkaitz eta labarrak sortzen baititu. |
|
| |
| LAIDA ETA LAGA |
| |
| Ogoņoko
lurmuturra eta Mundakako itsasadarraren artean daude
hareatza eder hauek, eta hauetatik hurbil Izaro uhartea
ikus daiteke. Haitz handi hau Mundakak eta Bermeok,
antza denez, uhartearen jabetzari buruz duten eztabaida
zaharra gogoratzen duen jai ospakizun baten helmuga
da. Lurraldearekiko adostasunik eza erabakitzeko, bi
herriek estropada bat antolatu zuten eta Izarora heltzen
zen lehena uhartearen jabea izango zela hitzartu zuten.
Bermeok irabazi zuen eta ordutik aurrera jaia ospatu
da urtero, hain zuzen ere uztailaren azken egunetan. |
| |
| GAZTELUGATXE |
|
 |
| |
|
| Bakioko kostaldean,
itsaso erdian dagoen haitz arrokatsu baten gainean,
baseliza zahar hau dago. Bertara heltzeko 200 maila
baino gehiagoko eskailera bat igo behar da, harrian
bertan egindakoa. Honen profila Kantauri Itsasoko ertz
osoan dauden liluragarrienetako bat da, eta kostaldeko
puntu ezberdinetatik ikus daiteke. Guk Eneperi jatetxearen
inguruetatik ikustea gomendatzen dizugu, honek Euskal
Herriko bilduma etnografiko ederra ere gordetzen baitu. |
|
| |
| SANTIMAMIŅE KOBAK |
| |
| Laidarako bidean
Kortezubiko ibar ederra zeharkatzen dugu. Kartel batek
Santimamiņe kobarako bidea erakusten digu. 1916an aurkitu
eta hondeatu ziren. Hauen pintura gela handiaren kalitatea
Altamirakoaren antzekoa da.
Gaur egun publikoari itxita daude hondatu ez daitezen.
Nolanahi ere, pena merezi du harpea bisitatzeak (dohainik).
Astelehenetik ostiralera, 10etatik 18etara. Bisita ordu
bakoitzeko 15 pertsona sartzen dira.
Bertatik ere Omako baso sorginduan
sartu ahal izango gara, Agustin Ibarrola eskultoreak
margotutako zuhaitzekin apaindutakoa; Eta Basondo izadi
zentroa. |
|
 |
| |
| LEKEITIO |
| |
| Ez da
halabeharrez Bizkaiko kostaldeko herri jendetsuenetako
bat. Portu miresgarria, marinelen taberna eta jatetxez
beteriko giro bizia eta bale ohitura luzea du, azken
hau bertako armarrian ageri delarik, zetazeo hauetako
bat arpoiaz jotzen duten arrantzale batzuen irudian.
Halaber, bertako hiru esparru hesiztatuen hondakinak,
jauregi batzuk, XVIII. mendeko Udaletxe bat eta eliza
gotiko eder bat kontserbatzen ditu. Aintzakotzat hartu
musika kiosko dotorea, eta astirik baduzu, hurbil zaitez
Santa Katalina itsasargira, itsasadarraren bista bikainak
baititu. |
|
 |
| © 2007 Grupo Zaldua XXI . |
| |
|